XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amodiorik ez dela inoiz,
sormenik, ez askatasunik existitu.
Ez da harritzekoa
Angramain horrela mintzatzea,
bere helburu bakarra
baitu beti ongi izatea.
Hiru dohai horiek eman
interesgabeari zaizkio egiten.
Bata beste bihur daiteke,
elkar baitute sostengatzen.
Ahanzmenaren gau ilunean,
gatibu nintzen gelditu,
pozik gabe gaitzaren
ziegan munduratu.
Neska honek zizkidan
kateak maitasunez eten,
libreki begiak irekitzean
jakin nuen nor nintzen:
Biharrerriren sortzaile,
amets-jolas artean nuen eraiki,
zu izan zaitu ebasle.
Frogak dizkidazu eskatzen,
Hona froga! Neu nauzu hemen!
Joan printzea naiz, ezagutzen?
Angramain, galtzaile zara,
bete zeure hitza,
itzul herria, zoaz kanpora!

ANGRAMAIN:


Mila deabru, guztiz ezina!
trikimailuren bat erabili duzu
Korapiloa nuen ezinobeki egina.
Baina indarraren ordua heldu da,